POLITIKOEN AURREIKUSPENA: ERRESERBA MONETA IZATEAK DUEN ERAKARGARRITASUNA GALDUKO DU DOLARRAK


REUTERS 2011ko Urt 31

DAVOS

"AEBetako dolarrak orain duen erreserba-moneta izaera murriztu egingo da datozen urteetan. Txina bezalako Asiako ekonomiak hazten ari dira eta erreserbak dibersifikatu nahi dute herrialdeek, esan zuten politikagileek ostiralean.

Bi arrazoi daude AEBetako dolarra munduaren arretaren helburua bihurtzeko: AEBetako Erreserba Federalaren malgutze kuantitatiboaren politika -dirua imprimatzea funtsean- eta moneta-erreserba bakar gisa dolarrak duen izaeratik askatzeko bideak bilatzeko Frantziak egin duen deialdia. ...

G-20ko herrialdeak anitzagoa den moneta sistemaren ideiarantz eramaten ahalegintzen ari da Nicolas Sarkozy. Hainbat hamarkadetan, munduko erreserba moneta bakarra eta nazioarteko merkataritzaren oinarrezko unitatea izan da dolarra.
...

"Txinako renminbik, denporarekin, zeregin bat izan behar du erreserba-moneta gisa" aurreikusten du Kanadako Bankuko Gobernadoreak.

"Malgutze kuantitatiboa" delako Estatu Batuen politikak erreserben dibertsifikazioa ekartzen duela uste du Mehmet Simsek-ek, Turkiako Finantza Ministroak.

"AEBk bide honetatik jarraitu ezkero ..., zalantzarik ez, beste alternatibak bilatuko dituzte herrialdeek. Ez da posible horrenbeste diru inprimatzeak ondoriorik ez izatea", esan zuen.
...
Paul Carrel / Mark Heinrich


Gehigarria: Testu osoa (ingelesez):http://www.ekaicenter.eu/wp-content/uploads/Policymakers-see-dollar-losing-reserve-currency-allure.pdf