Bi azken hamarkadetan Bilbo hiri-, gizarte- eta ekonomia-eraldaketako prozesu sakonaren protagonista izan da, hiri gris eta industriala izatetik ingurumenarekiko errespetutsua eta bizi-kalitate handikoa izatera igaro da. Sari horiek aitortza bat dira berrikuntzaren eskutik bihar hiri adimendun bat izateko lanean ari diren erakundeentzat.
Hartara, Innobasquek Berrikuntzaren Sustapena saria jaso du gizartean kultura berritzailea sustatzeko funtsezko lanabesa izateagatik; aldiz, Progenika, medikuntza pertsonalizatuan liderra den bioteknologiko bat Enpresa Berritzaileena aitortu dute.
Hiri Eraldaketa Saria Bilbo Itsasadarra 2000ri egokitu zaio, adostasuna dagoenean hiriaren berrantolatze adimenduna egin daitekeenaren adibide gisara.
Iberdrola, euskal konpainia globalenak eraman duNazioartekotzeari ematen zaion saria. Ezin dugu ahaztu etekinaren %74 kanpotik datorrela
Jasangarritasunaren barrutian saria Petronor-entzat izan da 2016rako CO2 igorpenak %15 murrizteko bere helburu handinahiarengatik. Azpiegitura Saria Bilboko Portuarentzat izan da, bere jatorrietatik hiriaren bilakaerari loturik baitago.
BBK-k, bilbotar erakunde peto bihurturik, Enpresa Ibilbidearena jaso du, eta Bilbo Hiria saria Guggenheim Museoak eraman du Bilbo Hiria Kapital Saria Bilboren kanpo-irudia hobekien proiektatzen duen erakundea delako.
Azkenik, Epai-mahaiaren Sari Berezia bi konpainia oso enblematikorentzat izan da: SENER ingeniaritza eta Idomlanbide-zerbitzuko enpresarentzat.
Saritutako zortzi enpresa Innobasqueko bazkideak dira eta aktiboki parte hartzen dute haren jardueretan. Horren adibide ona dira Iberdrola, Petronor, Idom eta Sener sarituak Southern Europe Cleantech Hub Innobasquek bultzatzen duen Europaren hegoaldeko teknologia garbien plataformako Aditu Batzordearen parte eratzen dutenak.