WORKING PAPER


2012ko Ekainak 26ko "Gipuzkoarako Berrikuntza Politikaz" Working Paper-etik ateratako iritzia:


"Gure ustez, horren inguruan beste jarduketa publiko batzuek izan dezaketen garrantzia albo batera utzita, gastu publikorako politikak (batez ere laguntzak eta subentzioak) eta zerga-erregulazioa dira berrikuntza teknologikorako politiken bilakaeran eragin zuzenena izango duten tresnak, eta horren inguruan egin beharreko urratsak aztertzeko funtsezko tresnak ere badira.

Azaldutako ildoan, epe laburrean, hiru oinarrizko tresna erabili behar dira, gure ustez:
a) Berrikuntza teknologikora bideratutako baliabide publikoen industria-interesa argitzea.
b) Gipuzkoako enpresak berrikuntza teknologikoetarako laguntzetan eta oinarrizko ikerkuntzara bideratutako laguntzetan inplikatzea.
c) Inbertsiorako laguntza-politiketan berrikuntza teknologikorako gaitasuna duten inbertsioak lehenestea."