ZORRAREN KRISIALDI ETA BERREGITURAKETA GREZIAN

Frankfurter Allgemeine Zeitung
2011ko Martxoak 8

"Greziak, argi eta garbi, zorra-ren berregituratzea behar du. Austeritate planak nahi den eragina izanda ere, herritarrak zergak ordaintzen hasten badira, eta gobernua azkar mugitzen hasten bada pribatizazio planen bidetik ere, ikaragarria izaten jarraituko du Estatuaren zorrak.
 Gobernuaren hiru urteko bonuen gaur eguneko ehuneko 16ko arrisku prima astronomikoa da. Honek erakusten du aspaldi hasi direla finantza merkatuak ikusten saihestezina dela zorraren berregituratzea. Baina Atenasen, Bruselan eta Berlinen, "tabu" bihurtu dute gai hau politikoek. Eta, zoritxarrez, aliatu egokia aurkitu dute Europako Banku Zentralean. Hauxe da errealitatea: politikoak, berriro ere, kezkatuagoak daude euren banku handienak laguntzen etortzearekin".
EKAI Center:
 Aspaldi ohartarazi zuen EKAI Centerrek herrialde anglosaxoi, Japoi eta Europako hegoaldean dauden zorpetze mailarekin, zor publiko eta pribatuaren berregituraketa dela ekonomia erreala, gobernu eta gizarte ekipamenduen kolapsoa saihesteko bide bakarra. Errealitate honi aurre ez egitearen erantzukizun politikoak nabariak dira.

Gehigarria: Testu osoa (alemanieraz):
http://www.faz.net/s/Rub09A305833E12405A808EF01024D15375/Doc~E2E95AE86BDF944069E90977650864628~ATpl~Ecommon~Scontent.html